lunes, 5 de julio de 2010

MARRAZKIAK

Haurra bere heziketaren zatia ondo garatzeko,bai irakaslea, bai erabiliko den espazio fisikoa (gela) egokia eduki behar da.

Gela zabala, argitxua, mahai baxuak izango dira. Haurren materialak plastikozkoak izango dira. Arbelak, haurraren altueran kokatuko dira, nahiz eta leku batzuetan espazio altuak egon. Hau da, haurrei marrazkiak, lanak... balioztatzeko.

Haurraren eboluzio grafiko-plastikoa bost etapetan bereizten dira:

1) Karabaketa desordenatua:
Haurrak egiten dituen marrak ez ditu kontrolatzen. Bere mugimenduak handiak dira, muskuluen kontrolik ez dagoelako. Kolore kantitatea murritza izan ohi da. Margotzeko garaian, kolore gutxi erabiltzen ditu.



2) Karabaketa kontrolatua:
Haurra pixkanaka mugimenduaren eta ikusmenezko kontrola hartzen hasten da. Karabaketa zirkularra egiten dute. Kasu honetan orri guztia betetzen hasten dira. Kolore gehiago agertzen hasten dira.




3) Izena duen karabaketa:
Denbora gehiago egongo dira marrazkia egiten eta karabaketa bakoitza bereiztuagoak izango dira. Bere marrazkiaren elementuak itentzio batekin egin arren, haurra, marraztutakoaren irudi zehatza zein izango den ez daki.


GARRANTZITSUA DA: Haurrak egiten dituen karabatoak, pertsona helduarentzat zentzurik ez dutenak, esanahi erreal bat dute berarentzat. Gurasoek eta irakasleek, konfidantza eman behar diote haurrari.

4) Aurreskematiko garaia:


Etapa honetan ezagutzen eta ikusten duena marrazten hasten da, eta bere sentimenduak marazkien bidez adierazten ditu.

Mugimenduaren bitartez lortzen duen plazerra gainditu ondorengo etapa da. Formak kontzienteki sortuko ditu.


4 urterekin, eskemak sortzen hasiko da marrazkietan. Etengabe, kontzeptu berriak bilatzen arituko da. Antzeman daitezkeen formak egiten ditu, nahiz eta zer adierazi nahi duen ikustea zaila suerta dakiokeen helduari.


Bost urterekin, etxeak, zuhaitzak eta pertsonak ikus daitezke haurraren marrazkietan. Sei urtekoen marrazkietan, berriz, formak ondo definituak daude.


Garai horretako marrazkien azterketa hiru arlotan egiten da, batik bat:


  • Egiten duen lehenengo irudia giza irudia da. Hasieran zailtasunarekin aritzen bada ere, biribil bat egingo du buru gisa eta bi makila, hankak balira bezala. Gira irudi horrek "zapaburu" izena hartzen du. Bertan, buruak eta gorputz-adarrek jasoko dute atentzio guztia. Pixkanaka, aberasten joango da irudi hau: begiak, sudurra, belarriak, ahoa... erantsiko dizkio; hori heldutasunaren arabera gauzatzen joango da.


  • Espazioa modu inkoherentean banatzen du. Pertsona eta objektuen tamaina berarentzat duen garrantziaren arabera adieraziko ditu. Garrantzitsua dena handiagoa izango da, alegia. Garrantzi gutxiago duena, aldiz, txikiagoa. Pertsonaia intersgunea da eta gainerako guztia horren inguruneko elementuak dira. Erlazioak ez dira logikoak, emozionalak baizik. Marrazkiek flotatu egiten dutela dirudite.


  • Koloreak emozionalki aukeratzen ditu. Ez dago erlaziorik kolorearen eta errealitatearen artean. Atsegin zaizkion koloreak erabiltzen ditu atsegin zizkion gauzak margotzeko. Gehientan kolore biziak aukerazten ditu.


5) Eskematiko garaia:


Kolorea objetiboa da baina sinplea, gauzak beti kolore berdinez margotuko ditu. Tolestadura sistema azalduko da. Errepikapenak nabarmenak izan ohi dira.


6) Errealismoa:


Errealitatea haurran finkatzen da. Garrantzi gehien duten aldeak, detaile gehiagoren konzentrazioarekin adierazten ditu. Formak, geometrismoa galtzen du eta lerroa jarraituagoa bihurtzen da. Pertsonaien jantziak aberasten ditu, bereizketa sexuala eginez.



7) Naturalismoa:

Ekintza espontaneoarekin bukatzen du. Ikaslea, bere lanen kritikoa egiten da eta normalean ez zaizkio gustatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario