jueves, 13 de mayo de 2010

ARTIKULUAK

Arestian aipatu den bezala, "Didaktika del Arte y Patrimonio" programaren helburua behatze, entzute eta elkarrizketa planifikatu baten bidez begiratzen ikastea da.
DAP programaren erronka honako hau da, elkarrizketaren bitartez garapen intelektuala eta soziala sortzea da. Honela umeek ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten, honela beraien ideiak sortuz eta azalduz.



Bertan hiru helburu aipatzen dira. Batetik, eztabaida sakonak izatea eta honela irakasleak eta ikasleak hauei buruzko gogoetak egin ahal izango dituzte. Norberaaren hausnarketa eginez, galdekizun batzuei buruz kontzientzia lortuko da. Eta bestetik, besteen ideiak errespetatuko dira, nahiz eta ezberdinak izan. Bertan ematen diren gogoeta guztiak ontzat emango dira.
DAP programarekin irakasleen eta ikasleen jakinduria handitu egingo da modu progresibo batean. Landuko diren edukiak bederatzi leziotan banatuko dira, eta lezio bakoitzak helburu ezberdin bat landuko da modu espezifiko batean.


Irakaslegoaren analisia, behaketa eta arrazoiketa bultzatzeko galdera batzuk egingo zaizkie DAP jorratzen dituen sesioetan hautatzen diren obrak LH-ko (Lehen Hezkuntzako) 4.5. eta 6. kurtsoan daudenumeen interesei erantzungo die. Honela beraiek inguruarekiko dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte. Galderak egiteko modu bat egon behar du. Horregatik, galderak debate bat ireki behar dute, ezin dute erantzun zehatz edo konkretu bat izan behar. Ez dago galdera zuzena edo okerra.
Ikasleak elkarrizketaren sistema barneratu behar du, honela umeen iritzia garrantzitsua dela jakingo dute eta ez dute beldurrik izango okerra den zerbait esateko eta taldearen parte sentituko dira eta beraien autoestimua handitu egingo da. Umeek aukera izango dute obrari galderak egiteko.
Programa honetan denak dira protagonista nagusiak. Izan ere, irakasleak elkarrekintzaren motorra izango da, beraiek baitira sesioak gidatu dituztenak. Irakaslearen jarrera ez da soilik informazioa transmititzekoa,irakasleak umeei arrazoiak eta justifikazioak eskatu behar dizkie, umeek beraien ideiak eta erantzunak arrazoitu eta justifikatu behar dituztelako.




Argentinako "Fundación de Arte Viva" proposamenetik jaiotzen da. 2003an proiektu honen lehenengo pausoak ematen hasi ziren. 2005eko irailean MOMA heziketa departamentuko bi pertsona etorri ziren irakasleak eta hezitzaileak formatzeko. Gero proiektua azalduko zuen programa bat idatzi zen. Hau guztia egin ondoren Madrileko Heziketa Kontseiluari proposamena azaldu zitzaionean laguntza eta interes gehiago aurkitu zuten. Mota honetako0 programa baten emaitzak ez dira egun batetik bestera ematen, gainera oraindik irakasleria ondo formatu behar da proiektu hau aurrera eraman ahal izateko. Eskola batzuetan jada proiektu hau martxan jarri izan arren, oraindik gauza asko daude egiteko.



Artearen bidez, arrazoitzeko hainbat era garatzen dira. Irakaslearen jarrera ez da soilik informazioa transmititzekoa, irakasleak umeei arrazoiak eta justifikazioak eskatu behar dizkie, umeek beraien ideiak eta erantzunak arrazoitu eta justifikazioak eskatu behar dizkie, umeek beraien ideiak eta erantzunak arrazoitu eta justifikatu behar dituztelako. Hortaz, umeen erantzunak eta ideiak ez dira inoitz zuzenak edo okerrak, batzuetan pentsatzen da, erantzun zuzen bakarra edo idei egoki bakarra dagoela eta hau ez da horrela.
Umeek nagusiaren laguntzarekin lortuko dute objektu bakoitzaren papera zein den koadro bakoitzean. Koadroan bertan sartzaren eginkizuna posible egiten du ikustea obrak ez direla estatikoak, mugimendua eta zer esana badutela. Umeek koadro bakoitzean istorio ezberdin bat asmatzen dute eta hau zailagoa izaten da obra figuratiboa ez denean. Puntu honetan irakasleak egingo dituen galderak asmatzen ari diren historiarekin zer ikusia izango dute.



Azaldutako prozesuan "Observar, reflexionar, escuchar y dialogar construir el conocimiento" artikulua dugu adibide gisa. Artikulu honetan bidai bat egitea proposatzen da. Bertan, zentzumen guztiak martxan jarri beharko ditugu.
Hasteko eskolan obra bat aurkeztuko zaie eta hau begiratuko dute, isiltasunean eta objetiboki bertan ikusten duguna esango dute (" mirar y pensar, pensar y mirar"). Gero bertan zer gertatuko den galdetuko diegu eta bakoitzak pentsatzen duena esango du, beti ere beraien ideiak eta erantzunak argumentatu beharko dituzte, honela dialogoa sortuko ditugu.
Gero museora joatea da. Bisita hasiko denetik obserbazio lana egingo da, ez soilik artelanetan, museoaren fatxada ere aztertuko da. Hau guztia ikusi eta egin ondoren, umeek irakaslea gero eta gutxiago behar dute eta beraiek bakarrik ideiak, etab. azaltzen dituzte beraien artean.



Arestian esan dugun bezala DAP elkarrizketan oinarritzen du bere teoria, baina pentsamendu sortzailea ez da bakarrik elkarrizketaren bidez sortzen, eta beste hainbat faktore hartzen dute parte honetan. Horregatik iharduera osagarriak egon behar dute. Piageten arabera, sinboloa agertzen denean, haurrak gauzak irudikatzeko gaitasuna lortu duela esan nahi da.
Orduan, umeak esperientzia propioaren bidez, beraien ezagupena zabaltzen dute. Ez dira ideia bakar batekin geratzen, ideia asko entzuten dituzte, eta besteen erantuzn eta ideiei esker beraien ezagupena are zabalagoa izango da.

Hau guztia ez ezik, ezberdintasunak ulertzen eta errespetatzen laguntzen du. Obra bati buruz hitz egitea ezberdintasun kulturalak hausnartzea eraman gaitzake. Honekin batera errespetua eta tolerantzia garatzen da. Honela ez dute bakarrik kultura soil bateko perspeltiba edo ikuspuntua ezagutuko.



Azkenik, programa honen helburua denen artean ebaluatzea da. Ebaluatzea oso zaila da, ez baita soilik haurraren aprendizaia baloratzen, eta ez da irakaslearen lana bakarrik. Ebaluaketak prozesu osoaren analisian oinarritu behar da, ez bakarrik azkeneko emaitzan. Ebaluaketa mota hau ez da egongo instrumentu bakarra, pertsona eta egoera bakoitza ezberdina izango baita. Haur bakoitzari ebaluaketa bat egingo zaio bere ezaugarrietara egokituko dena. Horregatik, proiektua aurrera doan heinean, ume bakkoitzaren eboluzioaren jarraipena egingo zaio.







No hay comentarios:

Publicar un comentario