lunes, 12 de abril de 2010

¿ Por qué el arte como vehículo?

Txikitatik eskolan egiten diogun lan guztiei nota bat jartzen diote eta horrek ez al gaitu beldurtzen? ez ote gara lotasatzen? ez al dugu pentsatzen gaizki egin dezakegula? konsziente ez garenetik iada ingurukoek gurekiko iritzi bat izaten hasiak dira eta ona edo txarraren etiketa jar diezagukete... hori ona da? edo nola edo ahala aldatu beharra daukagu?

Gure ustez lanen kalifikazioen beldurrak tentsio handia sortzen du eta ahalik eta hobeen egin nahi dugu. horrek sekulako estresa sortzen du eta ez duzu lanaz disfrutatzen, ahalik eta azkarren bukatu nahi duzu sekulako zama delako... Hori da ikasteko modurik egokiena?

Gure ustez haurrei eta ez horren haur direnei disfutatzeko aukera eman behar zaiela. hori lortzeko modua bilatzea da gure eginbeharra. zerbait gustura eginez gero pila bat ikasten da eta gainera disfrutatu eta jakinmina sortzen da. Baina derrigorrez zerbait egitera behartuz gero ezin da ezer ikasi.

etorkizunean irakasle izango garenok haurrei plazerrez gauzak egitera utzi behar diegu eta nola edo ahala ikasgaiak horretara moldatu, sekulako presioa jasotzen baita eman beharreko ikasgaiak zeintzuk diren jakitean eta denbora justua izaten baita normalean... berz badugu lan ederra egiteko....

Diseñar un programa de Educación Artística

Hezkuntza artistikoa ulertzeko, lehenik zer den ikasi behar da. Horretarako prozesu edo bide bat aipatzen dute testuan. Lehenik, bakoitzak bere burua ezagutu behar du gainontzekoena ulertzeko. Nor garen, nondik gatozen... jakinez gero beste ikuspuntuak hobe eta errezago ulertzen dira.

Aipatu osos garrantzitsua dela denon iritziak eta gustuak errespetatzea. Bakoitzaren ingurua ezagutuz gero besteena errespetatu eta ulertzeko prest egongo gara.

Viaje

Artea ulertzeko hainbat modu daude, bakoitzak ikuspuntu batetik ulertu eta begiratzen baitu. Erakusten dena ulertzea da helburua. Haurrei marrazki bat erakutsiz gero ikusten dutena adierazten dute, helduak hori pixkat bideratuz gero marrazki edo kuadroaren interpretazio egoki bat egin daiteke.

artearekin lotuta dauden ikasgaiak bideratzea osos interesgarria izango litzake, inoiz ez baldin bada landu zaila izaten baita ulertzea adierazi nahi dutena. Txikitatik hori lantzea aberasgarria izango litzake, inguruan ditugun irudi eta eskultura anitzen esanahia ez baitugu ulertzen.

El papel de la formación en las historias de vida del docente

Ikastaro ezberdinetan iritzi ezberdin anitz entzuten dira, bakoitzaren esperientziak adierazten dira. horrek norberak bere buruari gogoeta egitera bultzatzen du eta baita hausnarketa sakonak egitera ere.

Formakuntza ezberdinak aipatzen dira testu honetan eta esandako guztia kontuan hartuz aldaketa bat bultzatu daitekeela adierazten dute. Unibertsitatean anitz ikasi dutenak dauden arren, gutxi ikasi dutenak ere baitaude.

Iritzi ezberdinak konpartituz pila bat ikasten da, horretarako talde lanakaproposak dira. Testu liburuak irakurriz baino gehiago ikasten dela uste dugu, iritzi ezberdinak izateak gogoeta eta hausnarketak egiitera behartzen gaituelako. Horrela pentsaera azberdinak ulertu eta interpretatzen direlako.

¿qué ésta pasando?

Gure bizitzan ongi hezteak sekulako garrantzia dauka? baina nola egiten da hori? zein da bide egokiena? nork esaten du zein den hobea eso txarragoa?

Esandakoa kontuan hartuz adierazi nahi dugu heziketa ez dela eskolako lana bakarrik, etxekoek ere zer esan handia daukate horretan... Irakasleek formatzeko asmoz ikastaro anitz egiten dituzte baina etxekoek? ez al genuke denok egin beharko?

Ikastaro batera joaten garenean, emaileak dioena oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu eta denbora guztian adi eta oharrak hartzen gabiltza. Berak dioena egokiena eta hoberena dela iruditzen zaigu.

Normalean kurtso hauek osos teorikoak izaten dira, esaten dutena apuntatu eta etxekolanerako horri buruzko gogoetak egitea... bakoitzak dituen egoeren gaineko gogoetak egin eta konponbideak bilatzea da hurrengo pausua...

Ikastaro praktikoak askoz ere aberasgarriagoak dira, hauetan bakoitzak dituen esperientziak kontatzen ditu eta denon artean gogoeta egin ondoren solizioak bideratzen dira... Gure ustez horrelako kurtsoetan askoz gehiago ikasten da egoera errealetaz mintzatzen baita...

Aipatu nahi genuke beste aldetik, emaileek esaten dutena oso garrantzitsua izaten den arren, batzuetan esperientziari jaramon eginez hobe moldatu gaitezkeela. kasu guztiak ezberdinak dira eta horiei egoki erantzuteak du garrantzia.

Autobiografia

AUTOBIOGRAFIA


Haurrak ginenean, nahiz eta irudimen gutxi izan, gure esku txikiekin nolabait hainbat eskulan egiten genituen. Garai hartan, Haur Hezkuntzan ginenean irakasleak ez zuen horrenbeste gidatu edo agintzen, hau da, ongi pasatzearen eta gozatzearen helburua izaten zuen. Arte lan guztiak ongi eginak egoten ziren, irakasleak prozesuari ematen ziolako garrantzia eta ez emaitzari. Arte lanak eginez irudimena gehiago izaten eta etekin hobeagoak lortzen joan ginen.
Haur Hezkuntzan, gehien erabiltzen genituen materialak honako hauek ziren: kolore eta forma ezberdinetako gometsak, marrazkiak, margo ezberdinekin egindako horma irudiak, plastilina…
Lehen Hezkuntzan, handiagoak egiten joan ginen heinean, irakasleak egindako lanari nota jartzen zion eta ahalik eta hobekien egitea zen gure helburua. Bertan, irakasleak erakutsitakoaren antzekoa egiteko joera handia zegoen. Momentu horietan gure pentsatzeko era honako hau zen “irakaslearen antzekoa baldin bada gustatuko zaio”.
DBH-n ( Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), nahiz eta plastika ikasgaia izan hautazko ikasgai batzuk genituen; hala nola, artisautza, asmakuntza… Plastikan marrazki lineala lantzen genuen; objektu bat hartu eta horren alde ezberdinen marrazketa.
Behin bizitzako etapa hauek pasa ondoren, Batxilergora heldu ginen. Zoritxarrez, Batxilergoan sormenak eta ekoizpen artistikoak ez du inongo tokirik hartzen, eta beraz, bertan behera geratu ziren urte guzti haietan egindako lanak edo ahaleginak.
Hiruok, Plaiaundi institutuan Haur Hezkuntzako goi mailako modulua egin genuen. Bertan, bi urteetan plastika lantzeko aukera izan genuen. Egindako eskulanak haurretan pentsatuz egin ziren; hala nola, ipuinak, txotxongiloak, jolasak, jostailuak…
Orain ordea, unibertsitatean gaude eta ikasgai honekin berriro ere sormena, irudimena eta arte adierazpenak lantzeko aukera dugu esku artean. Momentu hauetan bakoitzaren ezagutza, esperientzia eta jakituria batuz ahalik eta gehien ikastea da gure helburua.


aurkezpena

Taldekideak hiru gara, garbiñe Gastañares, Ainhoa Jauregui eta Idoia Etxenike hain zuzen ere.
talde lana egitea pentsatu genuen aspaldidanik ezagutzen garelako eta lehenago ere elkarrekin ikasi dugulako. duela urte batzuk ezagutzen garenez eta talde lanetan ongi moldatzen ginenez berdin jarraitzea erabaki genuen....